Lorea Flores, Greenpeace: “Proiektu guztiak geldi ditzatela eskatzen dugu”
Gizartea
2023, eka. 08 - 15:06
Makroetxaldeen aurkako Nafarroako Plataformak bi helegite aurkeztu ditu Nafarroako Gobernuan. Lorea Flores elkarteko kidearen esanetan, makroetxaldeak bi eskaera egin ditu: haztegia 7.200 behitik 7.900 behira handitzea, eta araztegi bat egitea. Floresek azaldu duenez, makroetxaldetik ateratze diren hondakin organiko guztiak araztegian sartu, eta hortik ureztatzeko kalitate nahikoa izango duen ura sortzea da helburua. Horrez gain, Floresek zehaztu du modifikazio horiekin lotutako beste hainbat azpiegitura ere jarri nahi dituztela martxan.
Floresek zehaztu du haztegia handitzeko baimena ez duela oraindik jaso Nafarroako Gobernuarengandik, baina ez dakite Nafarroako Gobernuak zein jarrera hartuko ote duen: “Espainiako Erregre Dekretu batek jasotzen duenez, martxan dauden ustiategiek ezin dute 850 behiko tamaina handitu; beraz, kasu honetan, uste dugu Nafarroako Gobernuak ez liokeela 7.900 behi jartzeko baimenik eman beharko. Alegazioak aurkeztu ditugu, eta oraindik ebatzi gabe dago”.
Floresek salatu du proiektu osoa lau zatitan banatuta dagoela, eta horrek beren lana “zailtzen” duela, eta baita orokorrean proiektu guztien “inpaktu bolumena aztertzea” ere. Hori horrela, Floresek eskatu du “geldi” ditzatela proiektu horiek guztiak eta prozesua “behar den bezala” egin dezatela.