LTGBIfobiaren aurkako Behatokiaren egoitza inauguratu dute Gasteizen
Gizartea
2022, ira. 27 - 12:09
Gasteizen gaur LTGBIfobiaren aurkako Behatokiaren egoitza inauguratu dute, EAEko lehenengo behatokia da, hain zuzen ere. Egoitza hau, aurrerapauso handia dela azpimarratzen du Amets Martínez de Hereditak, Lumagorri elkartearen kidea. Urriaren 8an inaugurazio festa egingo dute egoitzan eta hainbat sorpresa izango dira.