Skip to main content

Luis Diaz: ‘Etxegabetzeen prozesu judizialak etetea eta alokairu sozialak ezartzea exijitzen dugu’

Gizartea

2022, abe. 20 - 14:12

Galdakaon adinez txikiko hiru haur dituen ama gazte bat eta 67 urteko pentsiodun bat etxegabetu nahi dituzte. Kanporatzeko ahaleginetako bat Kutxabankek sinatu du, eta bigarrena, berriz, Global Pantelaria sozietateak, Cerberus Capital Management putre funts ezaguneko kide denak.
Galdakaoko Etxebizitza Sindikatuko kide da Luis Diaz, berak azaldu digu zein egoeratan aurkitzen diren. Irmo salatu du, gainera, bi banku hauek funts putreen eskutik aurrera eramaten ari diren desjabetze prozesu judizialak eta horien aurrean ekiten jarraitu behar dela aldarrikatu du. Soluzioak bilatzeko bidean, alokairu soziala eskatzen dute. Diazek azaltzen duenez, Santanderrek, estaerako, Cerberus eta Etxebizitza Sindikatuarekin eseri daiteke negoziatzen, baina ez soilik hori. Santanderrek badituelako etxebizitza huts asko, etxegabetzeen ondorioz lortutakoak alokairu sozialak ezartzeko modukoak, azaldu du.

Hamaika Telebista