Skip to main content

Lur Albizu: 'Beldur eta kezka handiarekin gaude, sute guztiak itzaltzea da orain lehentasuna'

Gizartea

2022, eka. 20 - 13:06
Bi egunez Nafarroan suaren kontra lanean aritu ondoren hainbat sutek kontrolik gabe jarraitzen dute oraindik. Beroak eta hegoaldeko haize zakarrak Nafarroako suteak itzaltzea zailduko dute gainera. Baina etenik gabe ari dira suhiltzaileak, basozainak eta larrialdi zerbitzuetako kideak sua itzaltzeko lanetan. Dagoeneko 13 herri hustu dituzte, eta kalte materialak handiak izaten ari dira egunotan. Lur Albizu Artazuko bizilagunak eman digu gaur goizean egoeraren berri.
Hamaika Telebista