Skip to main content

Lurrama euskal laborarien azoka ospatuko da Biarritzen, ostegunetik larunbatera

Gizartea

Udane Arbeo

2022, aza. 09 - 10:11

Pirinioetako mendien omenez, 'Bizi den mendiaren alde' lelopean egingo dute 17. edizioa. Mendiak etxaldeen eta laborarien bizimoduan duen garrantzia jendeari ezagutaraztea izango da aurtengo Lurrama azokaren xede nagusia. Hamaika zuzenean izango da bertan, Kanalduderekin batera. Ostiralean saio berezia eskainiko dugu Biarritzeko Irati aretotik. Arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara piztu Hamaika eta bat egin Lurramarekin. Elkarrizketak, solasaldiak eta gehiago zuzenean Miarritzetik.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista