Lutxanako herritarrek salatu dute ehun urteko 40 zuhaitz bota dituztela etxebizitzak egiteko
Gizartea
2022, ira. 13 - 09:09
Barakaldoko Udalak Serraltako zuhaiztia osatzen zuten ehun urtetik gorako 40 zuhaitz moztu ditu, Lutxana auzoan, 600 etxebizitza eraikitzeko. Horren aurrean, auzo-elkarteek, ekologistek eta alderdi politikoek ‘arborizidioa’ salatu eta sinadura kanpaina bat abiarazi dute, ‘Lutxana ni olvida ni perdona’ lelopean.