Skip to main content

Madrilek Hondakinen Legea onartu du, erraustegiei eta plastikoari zerga berriak ezarriz

Gizartea

2022, mar. 25 - 11:03
Ekonomia Zirkular baterako Hondakin eta Lurzoru Kutsatuen Lege Proiektua onartu du Espainiako Senatuak PSOE, CS eta EAJ eta EH Bildu euskal taldeen babesarekin. Legedi honek 2011ko araudia eguneratuko du, Europako zenbait zuzentarau aintzat hartuz. Hala nola, biohondakinak gaika biltzeko egutegiak finkatu eta ehun-hondakinen egutegiak ezartzen ditu. Bestalde, hiri-hondakinak murrizteko helburu berriak ere ezartzen ditu. Gainera, indarrean sartzen denetik, erabilera bakarreko plastikozko produktuak merkaturatzea debekatuko du.
Hamaika Telebista