NOR Euskal Herria Antiespezista: “Animaliak babesteko legeak espezie batzuetan soilik eragiten du”
Gizartea
2023, ots. 17 - 01:02
Pasa den astean jakitera eman zenez, Espainiako Kongresuak animaliak babesteko lege proiektua onartu du, besteak beste PSOE, Unidas Podemos eta EH Bilduren babesarekin. Horrekin batera eta animaliei ematen zaizkien tratu txarrak gogorrago zigortzeko, Zigor Kodea erreformatzearen alde egin du kongresuak. Senatuan jarraituko du tramitazioak. Honen inguruan eta animalien egoerari buruz hitz egiteko Maialen Sagüés NOR Euskal Herria Antiespezista eragileko kidea ekarri dugu Hamaika Telebistara.