Maiatzaren 21ean ospatuko da aurtengo Ibilaldia, 'Xe' lelopean
Gizartea
2023, Maiatza 11 - 04:05
Aurtengo Bizkaiko ikastolen jaiari buruzko xehetasunak eman dituzte gaur antolatzaileek. Aurtengoarekin, hirugarren aldia izango da Ibilaldia Ondarroan ospatzen dutena. Ibilaldia bost kilometro luze izango da eta lau egunetan banatuta egongo da. Publiko guztientzako egitaraua antolatu dute eta eskaintza zabala egongo da; 26 ekimen antolatu baitira. Jaiaz gain, aldarrikapenerako tartea ere egongo da; izan ere, 'Azterketak euskaraz' aldarrikatzeko mobilizazioa egingo dute.