Mairuaren Alardea egin dute Antzuolan
Gizartea
2023, uzt. 17 - 08:07
Herriko jaietan gauzatzen da, uztailaren hirugarren larunbatean. 920an Junkadia batailaren ondorioz antzuolarrek irabazi omen zuten borroka ospatzen da. Antzuolako Alardea Irungo, Hondarribiko eta Tolosako alardeetatik bereizten da. Jatorri erlijiosorik ez duen alarde bakarretakoa delako
Tropa eta musikarien paseoa plazan bukatzen da konpainiaren deskargekin. Antzezte honekin batera, herriko talde jendetsu batek hainbat dantza ematen ditu: uztai-dantza, makila txikiena, makila handiena eta zinta-dantza. Antzezpen eta desfilearen muina, egun urte luze baditu ere, frankismoaz geroztik aldaketak egon dira, pertzepzioan eta koreografian.