Maite Etxaniz, euskara teknikaria: “Ez daukagu Auzitegi Konstituzionalaren epaiari kasu egiteko asmorik”
Gizartea
Espainiako Auzitegi Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ezeztatu egin du udalek euskara hutsean jardun ahal izatea, eta hori salatzeko bildu dira Arrasaten, Mutrikun eta Zarautzen.
Maite Etxaniz Zarauzko euskara teknikariak nabarmendu du lege horrek “babes juridikoa” ematen ziela euskaraz soilik funtzionatzea erabaki duten udalei: “Gure langile guztiak euskaldunak dira, urtetan egin dugu lan beren lana euskaraz txukun eta erraz egin ahal izateko, eta ez da zilegi langileei bi hizkuntzetan lan egin dezaten eskatzea”.
Etxanizek dio epai hori “euskararen, euskaldunen eta euskal komunitatearen aurkako erasoa” dela, eta nabarmendu du euskarak “erabaki irmoak, koherenteak eta eraginkorrak” behar dituela. Gaineratu du herritarren “laguntza, bultzada eta aldarria” ezinbestekoa dela eraso hauei aurre egiteko, eta azpimarratu du ez daukatela epai horri “kasurik” egiteko asmorik.