Maitena Larrañaga, SATSE: “Erizainon prestakuntza eta kualifikazioa ez da errekonozitzen”
Gizartea
2023, mar. 08 - 13:03
Maitena Larrañaga SATSE sindikatuko bozermaileak salatu du erizaintza guztiz “feminizatutako” lanbidea dela, eta ez duela nahikoa errekonozimendurik: “Erizainon prestakuntza eta kualifikazioa ez da errekonozitzen; ezagutza propioa behar duen lanbide bat gara, eta ez gaude zainketetan soilik, kudeatzaile postuetan gaude, irakaskuntzan…”
Hori horrela, zainketen sistema “eraldatzea” beharrezkoa den gizarte honetan, azpimarratu du erizainak direla zainketen profesionalak, eta salatu du erizainen estereotipo batzuek ez diela inolako mesederik egiten, ez erizainen lanbideari, eta ezta gizartearen osotasunari ere.