Skip to main content

Maizterrak etxebizitzetatik kanporatzen dituztela salatu du Aldak Baionan

Gizartea

2023, mar. 14 - 14:03
Elkartearen ordezkariek jakitera eman dutenez 2019. urtean, 302 prozedura izan ziren Baionako Auzitegian alokairua eten ondoren etxebizitza utzi ez zuten maizterren kontra. Mugimenduak azaldu du kasu horiez gain, askok etxea besterik gabe uzten dutela, eta, beraz, askoz ere handiagoa dela etxegabetze kopurua.

Ekintza egin dute astearte goiz honetan Baiona iparraldeko langile auzo batean. 2019ko kopuru hori sinbolizatu nahian, 300 etxebizitza zintaz inguratu dituzte. Hainbat kasutan bizitokia bigarren egoitza bezala saltzen dutela nabarmendu du Xebas Christyk Aldako ordezkariak. Mugimenduak legea aldatzea eskatu du.
Hamaika Telebista