Makroproiektu eoliko eta fotovoltaikoen kontra mobilizatu dira Gasteizen
Gizartea
2024, eka. 03 - 11:06
Arabar landa eremuko biztanleek energia berriztagarria nahi duten enpresen aldetik jasaten ari duten jazarpena salatu dute asteburuan UAGA, Bionekazartitza eta Araba Bizirik elkarteek. Ehunka pertsona eta hainbat traktorek Gasteizko kaleak hartu zituzten larunbatean egindako manifestazioan, makroproiektu hauen etengabeko jarioa gelditzea aldarrikatzeko. Lehenengo sektorea eta landa eremuaren bizimodua arriskuan daudela baieztatu dute. Proiektu horiek mozorro ekologista batekin aurkezten badira ere, enpresa handien mesedetan garatzen ari direla salatu dute.