Skip to main content

Makroproiektu fotovoltaikoekin ezinegona adierazi du Arabako Kontzeju Elkarteak

Gizartea

Mikel Lopez de Ciordia

2024, Maiatza 31 - 11:05
Salatu dutenez, proiektuek kontzejuetako bizimodua hondatuko dute, Araba bitan banatuz eta ingurumenean, paisaian eta biodibertsitatean inpaktu zuzena eraginez. AKE ez da izan makroproiektu fotovoltaikoekin kezkatuta agertzen den lehenengo elkartea. Larunbatean, hain zuzen, proiektu hauek nekazaritza lurretatik kanpo instalatzea aldarrikatuko duen manifestazioa egingo dute Gasteizen UAGA, Araba Bizirik eta Bionekazaritza elkarteek.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista