Manifestazio feminista larunbatean Gernikan, Mario Lopezen aurkako epaiketatik hilabetera
Gizartea
2024, abe. 12 - 17:12
Gernikako mugimendu feministak manifestaziorako deia egin du larunbatean 18:00etan. Mario Lopez, Lointek Gernikako entrenatzaile ohia sexu-abusuengatik salatu zuen emakumearen alde bilduko dira. "Guk sinesten zaitugu eta zurekin gaude" leloa erabiliko dute. 13 urteko adingabe bati 1998tik 2001era bitartean egindako sexu-erasoaren delitua leporatzen diote. Fiskaltzak 14 urteko espetxe-zigorra eskatu du Lopezentzat. Baita biktima bizi den udalerrira 10 urtez hurbiltzeko debekua eta 20.000 euroko kalte-ordaina ere.