Manifestazioa egin dute Beasainen bidesari berriaren eta bizitzaren garestitzearen aurka
Gizartea
2022, urt. 11 - 08:01
Ehunka pertsona kalera atera dira Beasainen bidesari berriaren eta bizitzaren garestitzearen aurka , 'Peajerik ez! Bizitzaren garestitzea gelditu' lelopean. Izan ere, urtarrilaren 18an, bidesari berri bat ezarriko du Gipuzkoako Foru Aldundiak Beasain eta Bergara lotzen dituen A-636 autobidean.
Egun horretatik aurrera, bertatik pasatzen diren ibilgailuek kanon bat ordaindu beharko dute, motozikletek izan ezik. 15,5 kilometro dira, hiru zatitan banatuta (Beasain-Ormaiztegi, Ormaiztegi-Zumarraga eta Legazpi/Urretxu-Bergara). Ibilbide osoak 2,53 euroko kostua izango du auto eta ibilgailu arinentzat, 4,11 eurokoa kamioi arinentzat eta 5,15 eurokoa 12 tonatik gorako trailerrentzat.