Milaka lagunek manifestazioa egin dute Irun eta Hendaia artean auziperatuei babesa adierazteko
Gizartea
2025, urt. 27 - 08:01
Urtarrilaren 28an zazpi ekintzaile epaituko dituzte Korrikan migrazio prozesuan dauden pertsonei laguntzeagatik. Elkartasuna kriminalizatzeko ahalegina salatzeko, Irunetik Hendaiara bidea egin dute milaka lagunek. Agintari politikoen eta haien legeen eta poliziaren jazarpenaren aurrean muga horiek amaitzea eta zubiak libre pasatzea eskatu dute.
Auziperatuei babesa adierazteko, 'J'accuse' autoinkulpazio kanpaina ere martxan da; 50 eragile politiko, sozial eta sindikalek bat egin dute kanpainarekin.