Maravillas eta bere familia omentzeko monolitoa Deierrin
Gizartea
2022, ira. 19 - 12:09
Deierriko Udalak 3 metroko monolitoa eskaini dio Maravillas Lamberto eta bere familiari, Pello Iraizoz eskultoreak egin du arte lana. Irailak 18 igande goizean, ekitaldi jendetsu eta hunkigarria ospatu da Ibirikun, Larragakoa loretxoa, aita eta beste batzuk fusilatu zituzten herrian, hain zuzen ere. Ekitaldian, Deierriko bizilagunak, Udaleko kideak eta Nafarroako Gobernuko Herritarren Harreman Kontseilaria, Ana Ollok, parte hartu dute, besteak beste. Horretaz gain Erronkak taldea eta Fermin Balentziak abesti bi bota dituzte, Ainhoa Egizabal eta Olatz Larunbek dantzatzeaz gain.