Marea moreak kaleak hartu ditu berriro zaintza sistema publiko komunitario baten alde
Gizartea
15.00etan hasi da Baionako manifestazioa, Merkatuaren plazatik abiatuta. Hitz hartze irmo batekin eman diote hasiera mobilizazioari: “Nazkatuta gaude errespetu falta hauetaz, gizarte biolentziaz”.
Donostiako manifestazioan zaintza unibertsala erdigunean jartzeko eskatu dute. Mirakontxa pasealekuan pentsiodunek egin dute bat manifestazioarekin. Festa eta aldarrikapena uztartu ditu Bilboko manifestazioak. “Zaintza sistema publikoa” oihua entzun da. Gasteizen ere milaka dira kalera atera direnak. Arratsaldeko zazpiak aldera Iruñeara heldu da Hendaiatik heldutako zutabea.
Zaintza denon eskubidea dela ulertuta, feministek greba feminista orokorra prestatzen hasi direla iragarri dute. Aldarrikapen horiek, nola bestela, presente izan dira egun guztian zehar antolatutako ekintzetan.