Skip to main content

Maria Angelesi laguntzeko kontzentrazioa, taka-takan lanera itzultzera behartuta

Gizartea

2024, urr. 10 - 08:10
María Angelesen kasua María Elenarenarekin batera atera zen argitara. Zaintzan enpresak, azkenean, Mendillorriko Mendigoiti ikastetxean garbitzaile lanak egitera behartu zuen, gurpildun aulki batean egon arren. Biek dute Osasunbideak desgaitasun bat aitortuta, batek %49 eta besteak %56.

Orain, Maria Angeles ere lanera itzultzera behartu dute, lekualdatzeko taka-takaz baliatzen bada ere. Garbitzailea da Patxi Larrainzar ikastetxean. Ikastetxeko guraso elkarteak elkarretaratzea egin du babesa adierazteko. LAB sindikatuak bat egin du mobilizazioarekin. Joan den astean, Arrotxapeko Patxi Larrainzar ikastetxeko zuzendaritza taldeak, barne komunikazio batean, elkartasuna adierazi zion langileari.
Hamaika Telebista