Marieniako auziaren harira atxilotutako hiru herritarrak aske dira, eta auzia otsailean izango dute
Gizartea
2024, urr. 03 - 08:10
Kanboko Marieniako lurren defentsan eginiko herritar protesta bati loturik urriaren 2ko goizaldean atzeman dituzten hiru herritarrak aske utzi dituzte. Hiruak libre dira, baina kargupean. 2025ko otsailaren 11n izango dute auzia Baionan.
Christian Deveze eta beste hautetsi baten kontra bortizkeria baliatzea egotzi die prokuradoreak.