Martxan da azaroaren 25ari begira Gasteizko udalak antolatutako programazioa
Gizartea
Mikel Claver
2023, aza. 09 - 12:11
Hilean zehar hainbat kultur jarduera egingo dira Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko eguna lantzeko. Azaroaren 9an 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzendutako ‘Ziberindarkeria matxisten aurkako erronken jolasa’ lantegia izango da Landatxo Gizarte-Etxean. Ekimena azaroaren 16 egingo da berriz. Azaroaren 11 eta 12an, 10 eta 13 urte bitarteko neskentzako ‘Autodefentsa feminista’ tailerra egingo da Emakumeen Etxean. Eraildako emakumeei buruzko hitzaldia ere egongo da, Norma Vazquez psikologoaren eskutik, Gasteizko Emakumeen Etxean. Florida aretoetan zineforum jarduera egingo da, azaroaren 23an, ‘Las buenas compañias’ filmaren emanaldiarekin.