Skip to main content

Martxan da Miniature Pintxos Congress ekimenaren X. edizioa

Gizartea

2023, urr. 24 - 12:10
Kongresua urriaren 24a eta 27a bitartean egingo da, Gasteiz miniaturan egindako sukaldaritzaz betez. Jarduera gastronomiko eta kultural ugari egongo dira: pintxo lehiaketak, dastaketak, hitzaldiak… Ekimena urriaren 24an hasiko da, Abastos merkatuan egingo den gilden txapelketarekin. Goiuri Jauregiak hainbat pintxo lehiaketa hartuko ditu kongresuaren lau egunetan zehar. Haurrentzako lekua ere egongo da, Miniature Kids 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat zuzendutako sukaldaritza tailerrekin. Urriak 27, arratsaldeko 18:00etan Abastos merkatuan. Pintxo, garagardo eta txakolin dastaketak ere egongo dira. Kongresuari buruzko informazio guztia miniature.pintxos.eus webgunean dago eskuragarri.
Hamaika Telebista