Martxoak 8ko goizeko mobilizazioak Iruñean: borroka feminista, antiarrazista eta inklusiboa
Gizartea
2023, mar. 08 - 15:03
Martxoak 8 Emakume Langileen Eguna dela eta, goiz goizetik hasi dira aldarrikapen ekimenak Nafarroako hiriburuan. Alde batetik, SOS Arrazakeria Atzerritarren Bulegoaren aurrean bildu da emakume migranteen eskubideak aldarrikatzeko. Bestetik, "desgaitasuna" duten emakumeen eskubideen aldarriak ere tokia izan du. Ondoren, LAB sindikatuak zaintza lanetan diharduten langileen lan baldintzak duintzea eskatu du.