Martxoaren 8an ‘Zapaltzen gaituen sistemari sua’ ematera deitu du Euskal Herriko Mugimendu Feministak
Gizartea
2022, ots. 28 - 07:02
Martxoaren 8an ‘Zapaltzen gaituen sistemari sua’ ematera deitu du Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Manifestazioak antolatu dira Gasteizen, Bilbon, Donostian, Baionan eta Iruñean, 'Zapaltzen gaituen sistemari sua, antolakuntza feminista gure garra' lelopean. Baionan, elkarretaratzea 18:00etan izango da Merkatu plazan; Bilbon, 19:30ean hasiko da Jesusen Bihotza plazan; Donostian, Antiguako tunelean elkartuko dira 18:30ean; Gasteizen manifestazioa 19:00etan abiatuko da San Anton plazatik eta Iruñean 20:00etan aterako dira Antoniutti parketik. Horrez gain, herrietan eta auzoetan ere beste hainbat mobilizazio antolatuko dituztela iragarri dute.