Skip to main content

Medikurik gabe daudela salatu dute Berrizen eta Zaldibarren

Gizartea

2024, ira. 11 - 10:09

Berrizen zein Zaldibarren osasungintza publikoaren egoera salatzeko manifestazioak egin dituzte egun hauetan. Berrizen mobilizatutako herritarrek salatu dute udaberriak egoerak "okerrera" egin zuela eta udan medikurik gabe egon direla. Hala, Osakidetzari eskatu diote herriko osasun-zentroari dagozkion hiru medikuak jar ditzala, eta mobilizatzen jarraituko dutela adierazi dute. Hain zuzen, irailaren 12an, ostegunean, 12:00etan kontzentrazioa egingo dute anbulategi aurrean.

Zaldibarren ere antzekoa da egoera. Salatu dute bertako anbulategian ez dagoela medikurik, eta Osakidetzak Udalari jakinarazi dio egoera berdina izango dela "gutxienez" datozen bi hilabeteetan. 

Hamaika Telebista