Mediterraneoko denboraleak Euskal Herrian dauka eragina
Gizartea
2023, abu. 28 - 09:08
Beroak euriari eta haize bolada bortitzei eman die paso. Balearrak, Katalunia eta Valentziako Erkidegoa izan dira gorabehera gehien jasan dituztenak eta ondorio latzak erregistratu dira bertan. Gurean ere egoera gorabeheratsua da. Bermeon eta Zarautzen adibidez prezipitazio ugari erregistratu dira eta Araban tenperaturek nabarmen egin dute behera. Bizkaiko hainbat hondartzetan ere bandera gorria jarri dute.