Memoria demokratikorako leku gisa izendatu dute Gernika-Lumo
Gizartea
2024, api. 22 - 14:04
Iñigo Urkullu Gernika-Lumo “Memoria Demokratikoaren Leku” izendatzeko ekitaldira bertaratu da Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarekin eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Jaurlaritzaren bozeramailearekin batera. Gernikako memoriarekiko konpromisoa berretsi du Urkulluk eta biktimen omenezko mausoleoa edo Bakearen Museoa konpromiso horren isla direla nabarmendu du.