Skip to main content

Metroaren Mirakontxa-Easo tarteak aurkakoak diren baldintza geoteknikoei egingo die aurre

Gizartea

2021, eka. 04 - 07:06
Azken egunotan, zeresana eman dute Donostiako metroaren obrako langileen baldintzek. Mirakontxa-Easo tartea eraikitzeko lehen fasean jarri du fokua ELA sindikatuak. Istripu larriak, gehiegizko lanaldiak, ordaindu gabeko orduak eta segurtasun falta salatu ditu, besteak beste. Horrez gain, zulatuko den eremuan lur gainean ere eragin dezaketen haustura zonak daude.
Hamaika Telebista