Skip to main content

Miarritzeko aisialdi zentro bateko bi begirale atxilotu dituzte adingabeen aurkako sexu erasoak egotzita

Gizartea

Maite de Felipe Suso

2026, uzt. 22 - 12:07

Miarritzeko aisialdi zentro bateko bi begirale atxilotu dituzte adingabeen aurkako bortxaketengatik eta sexu indarkeria delituak egotzita. Uztailaren 6tik 17ra bitartean, hiru eta lau urte bitarteko hamahiru haurrei erasoak egitea leporatzen diete. Baionako Fiskaltzak emandako datuen arabera, momentuz lau salaketa aurkeztu dira, tartean, bat bortxaketagatik.

Era berean, jakinarazi duenez, auzia “bereziki konplikatua da” biktimen adina dela eta, eta gehitu du momentuz hamahiru haurretatik lauk baino ez dutela hitz egin Baionako ospitaleko zerbitzu espezializatuko adituekin.

Serge Blanco Miarritzeko alkateak gertatutakoaren inguruko azalpenak eman ditu asteazken honetan. Baieztatu duenez, bi gizonak kargutik kendu dituzte ikerketaren berri izan bezain laster, eta nabarmendu du “mundua gero eta bidegabeagoa” bihurtzen ari dela.

Gertakizuen larritasuna dela eta Miarritzeko Udalak laguntza psikologikoa eskaini die familiei eta ziurtatu du Miarritzeko herria parte zibil gisa aurkeztuko dela auzian. Izan ere, astezkenean zehar espero da atxilotuak fiskaltzaren aurretik igarotzea. Horiek horrela, Itaiak elkarretaratzea deitu du ostegun honetarako 19:00etan Miarritzeko Herriko Etxearen aurrean.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista