Skip to main content

Migratzaile adingabeak banatzeko kontingentzia plan bat eskatu dio Jaurlaritzak Espainiari

Gizartea

2024, uzt. 10 - 08:07
Bakarrik dauden adin txikiko migratzaileen harrera erregulatzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari, eta kontingentzia plan bat galdegin dio horretarako. Kontingentzia plan horren bidez, “behin betiko irtenbidea” ematea nahi dute bakarrik dauden migratzaile adingabeak lurraldeen artean banatzeko. Jaurlaritzak ohartarazi du “autonomia erkidego guztietatik” eman beharko zaiola irtenbidea, “bakoitzaren eskubideak eta betebeharrak” kontuan hartuta.
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak iragarri du Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako diputazioek (eskumena diputazioena da) eskaera egingo dutela Espainiako Gobernuak eta erkidegoetako ordezkariek gai horri buruz Tenerifen egingo duten bileran.
Hamaika Telebista