Skip to main content
1200x90 Zama Doinuz Arindu

Migratzaile adingabeak banatzeko lege dekretuaren oinarria urtarrilean prestatuko dute

Gizartea

2025, urt. 10 - 12:01
Eusko Jaurlaritza eta Kanarietako Gobernua akordio batera heldu dira hilabete honetan bertan migrazio krisiari aurre egiteko lege-dekretuaren proposamena eduki ahal izateko. Hori bera urtarrilean prest egoteko konpromiso politikoa hartu dute. Ondoren Ministro-kontseiluak onartzea faltako litzateke eta indar politikoekin negoziatu ahal izatea diputatuen kongresuan, non gehiengo batek onartu beharko duen. Onartuz gero, adingabe atzerritarrak banatzeko ezohiko neurri bat aplikatu ahalko litzateke, ez Kanarietan daudenentzat bakarrik, baizik eta penintsula osora iristen ari direnentzat.
Hamaika Telebista