Skip to main content
1200x90 Noticias de Gipuzkoa

Migratzaileen eta haien aldeko elkartasunaren kriminalizazioa salatzeko mobilizazioa deitu dute

Gizartea

2024, aza. 20 - 11:11

Mugen itxieraren luzapena eta zazpi ekintzaileren epaiketa salatzeko agerraldia egin dute Ficoban. 2024ko martxoaren 26an 36 migratzaile pasa ziren Irundik Hendaiara Korrikarekin eta handik zortzi hilabetera hainbat eragilek beren gain hartu zuten ekintza. Ekintza horrekin “Europa Gotorlekuaren immigrazio politika errepresibo” salatu nahi zuten.

Eragileetako zazpi ekintzaile deklaratzera deituak eta atxilotuak izan ziren urriaren 2an eta urtarrilaren 28an epaituko dituzte.

Migratzaileen eta haien alde jarduten duten herritarren kriminalizaioa salatzeko mobilizazioa deitu dute 2025eko urtarrilaren 26an. Irun eta Hendaia arteko ibilbidea egingo dute zubiak askatzea aldarrikatzeko. Era berean, 'J'accuse' lelopean kanpaina bat jarri dute martxan.

Frantses estatuak berriki muga ixteko erabakia beste sei hilabetez luzatu du.

Hamaika Telebista