Skip to main content

Migratzaileei harrera egiteko, erakundeen arteko koordinazio mahaia elkartu da gaur Irunen

Gizartea

2025, mar. 14 - 15:03
Pasabidean dauden migratzaileei harrera egiteko, erakundeen arteko koordinazio mahaia elkartu da gaur Irunen. Bertan, euskal erakunde publikoetako ordezkariez gain, hirugarren sektoreko eta gobernuz kanpoko erakundeetako kideak ere izan dira. Gainera, oraingo honetan, berrikuntza gisa, Kanariar uharteetako gobernuko ordezkaritza bat ere gerturatu da.

Mahaian parte hartu duten pertsonek, pertsona migratzaileak hartatzeko erakundeen arteko lankidetza sustatzeko beharra azpimarratu dute. Koordinazio mahai honetan 2024 muga inguruan hartatutako pertsona migratzaileen inguruan mintzatu dira erakunde publikoetako zein gobernuz kanpoko erakundeetako ordezkariak.

Euskal instituzioei dagokienez, Eusko Jaurlaritza, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Aldundiak, Eusko Hirigune Elkargoa, Ertzaintza eta hainbat udaletxetako kideak izan dira bertan. Hirugarren sektoreko elkarteei erreparatuz gero, Gurutze Gorria, Caritas, Munduko medikuak, SOS arrazakeria, edota Zehar Errefuxiatuekin egon dira presente.

Bileran jakinarazitakoan arabera, 2024an Irungo arreta sistemaren parte diren Hilanderas 1 eta 2 baliabideek 6243 pertsona hartatu zituzten, 2023an baino %53 gehiago. 2025ean otsailaren 28rarte 1053 kideri eman zaie arreta.

Pertsona hauen profila nagusiki gizonezkoena da, %89,8 hala baitira. Gaztetasuna ere bada nagusi, bataz besteko adina 25 urtekoa izanik. Hala ere, emakume eta adingabeak ere hartatu izan dituzte Irungo giza arretarako sisteman. 2024an 534 emakumezko eta 103 adin txikikori eman zieten arreta zehazki.

Pasabidean dauden migratzaileen jatorria ere oso herrialde zehatzetakoa da. Nagusiki Ginea Konakry, Bolikosta, Mali eta Senegalekoak dira, hain zuzen ere. Gainera, jakinarazitakoaren arabera, Irunen hartatutakoen %90 Kanariar uharteetatik pasa izan da aurretik.

Gainera, Nerea Melgosa, Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak migrazio eskumena duten erakundeei behar bezala aplikatzeko eskatu die: "Guk ez daukagu konpetentzia migrazio politika guztietan eta konpetentzia hau duenari mesedez egitea eskatzen diogu".

Francisco Candil Kanariar gobernuko ongizate sailburuordeak, berriz, pertsona migratzaileak ikuspegi humanitarioa martxan ipinita hartatu behar direla gogoratu du eta kontu hau ez dela modu alderdikoi batean tratatzea komeni.
Hamaika Telebista