Migratzaileei laguntzeagatik zazpi pertsona atxilotu dituzte Hendaian
Gizartea
2024, urr. 02 - 11:10
Frantziako Poliziak migratzaileei laguntzeagatik deitu zituen zazpi pertsonak atxilotu ditu. Komisaria sartu ahala, atxiloaldian daudela jakinarazi diete, migratzaileei muga zeharkatzen laguntzeko “sare bat” osatzeagatik. Elkarretaratze handi batek babesa eman die Poliziaren egoitzaren ateetan.
Bidasoa Etorkinekin eta Irungo Harrera Sarea elkarteek adierazi dute 18:30ean mobilizazioa egingo dutela, ordurako zazpi ekintzaileak askatu ez badituzte.
Bidasoa Etorkinekin eta Irungo Harrera Sarea elkarteek adierazi dute 18:30ean mobilizazioa egingo dutela, ordurako zazpi ekintzaileak askatu ez badituzte.