Milaka lagunek salatu dute Iruñean igande goizaldean izandako sexu-erasoa
Gizartea
2024, uzt. 08 - 09:07
Erasoa salatzeko, Mugimendu feministak deituta, elkarretaratzea egin dute Gazteluko plazan, 21:30ean. Uztailaren 7ko goizaldean Iruñeko Alde Zaharrean izandako sexu-erasoaren ondorioz, Sanferminetako eraso sexisten aurrean herritarrek eta erakundeek erantzuteko protokoloa aktibatu da, eta Udaleko Bozeramaileen Batzordeak gaitzespen adierazpen instituzional bat onartu du. Horrez gain, erasoaren kontra antolatuko diren deialdietan parte hartzera deitu dute.
Lehen eguneko gainerako gorabeherei dagokienez, delitu txikirengatik 58 pertsona atxilotu dituzte eta 259 salaketa jaso dira.