Milaka pertsona kalera atera dira osasungintza publikoaren alde Bilbon, Donostian eta Gasteizen
Gizartea
2022, urt. 24 - 08:01
ELA, Satse, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, osasun sistema publikoaren 'kolapso' egoera salatzeko manifestazioak egin dira Bilbon, Donostian eta Gasteizen. 'Nik bai sinesten dut osasungintza publikoan. Lan baldintza duin batzuengatik' lelopean, milaka lagun kalera atera dira osasungintza publikoaren alde. Osasungintzako egoera jasangaitza eta langileen lan karga handiak salatu dituzte. Hala, sindikatuek Eusko Jaurlaritzari neurriak eta baliabideak handitzeko eskatu diete.