Skip to main content

Euskal Herriko eta Kataluniako zientzialari talde batek minbizi zelulak hautematen dituen adimen artifiziala garatu dute

Gizartea

2024, abu. 28 - 09:08

Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Donostia International Physics Centerrek (DIPC), Biofisika Bizkaia Fundazioak (FBB) eta Kataluniako Erregulazio Genomikorako Zentroak (CRG) minbizia duten zelulak hautematen dituen adimen artifiziala garatu dute.

AI of the Nucleus (AINU) izena jarri diote eta minbizi zelulak eta zelula arruntak bereizten ditu. Horretaz gain, zelula barneko birus infekzioen faserik goiztiarrenak ere hautematen ditu. Zelulen irudien azterketa da sistemaren oinarria. AINUk zelulen bereizmen handiko irudiak eskaneatzen ditu STORM izeneko mikroskopia-teknika berezi batekin.

Kutsatutako zelulak hautemateko aurretik sortu duten birus bat sartzen dute zelula batean. Ondoren, STORM mikroskopioaren bidez argazkiak ateratzen dizkiote orduro. Azkenik, argazki horien bidez, AINUk maila molekularreko aldaketak hautematen ditu aztertutako zelularen barruan.

Hamaika Telebista