Mixel Aire ‘Xalbador II’ hil da, 81 urterekin
Gizartea
2025, urt. 15 - 11:01
Mixel Aire ‘Xalbador II’ zendu da, 81 urte zituela. 'Xalbador' bertsolariaren eta Leonie Etxebarrenen semea zen. Urepeleko Xalbadorrenean sortua, ofizioz artzaina izan zen aita bezala.
Hiru aldiz aritu zen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian, eta hirutan irabazi zuen Nafarroako Txapelketa: 1980an Lesakan, 1985ean Leitzan eta 1988an Iruñean. Hona 2008an bota zuen bertsoa, Ipar Euskal Herriko Txapelketan, Luhuson.
Larunbatean izango da hileta, goizeko 11:00etan, bere jaioterrian, Urepelen.