Mobilizazioak egin dituzte Donibane Lohizunen izandako erailketa matxista salatzeko
Gizartea
2024, Maiatza 08 - 13:05
2024ko lehen hilketa matxista izan da Euskal Herrian, maiatzaren 3an 34 urteko emakume honen gorpua hilda aurkitu zutelarik. Emakume horrek apirilaren 14an egin zuen jauzi Ziburuko hotel bateko bosgarren solairutik, eta larri egon da maiatzaren 1era arte. Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak deituta, elkarretaratzeak egin dira Donibane Lohizunen, Gasteizen, Iruñean, Bilbon eta Donostian.