Mondragon Unibertsitateko Leinn-eko ikasleek adinekoen zalantza teknologikoak argituko dituzte
Gizartea
2024, ots. 14 - 14:02
Otsailaren 12tik 16ra Gasteiz, Bilbo, Donosti eta Iruñako dendetan teknologia berrien zerbitzua eskeiniko dute Gazteiztar ikasleek. Adinekoek dituzten zalantza guztiak argitzeko aukera izango dute, horretarako beharrezkoa da hitzordua hartzea 623165837an edo www.konektatu.com webgunean. Ekimen honen bidez, mugikorrarekin edo Internetekin lotutako zalantzak argituko dituztela adierazi digu ikasle batek. Arrakala digitalaren kezka dute ikasleek, eta adinekoei beraien digilazizazio prozesuan lagundu nahi die. Adierazi duten bezala, adinekoen kopuru handi batek oraindik ez du interneta erabiltzen eta ez dira sareez baliatzen. Izan ere, 65 eta 74 urte bitarteko pertsonen %50ek gaitasun digital urriak dituzte. Ikasleek ezinbestekoa ikusten dute adinekoek teknologiaren egoera berri honetara egokitzea, digitalizazioak dituen onurak aprobetu ditzaten. Proiektu honek adinekoei nahiz zerbitzua eskeintzen ari diren ikasleei onurak sortzen dizkiela adierazi digute. Arreta hau eskeiniko duten ikasleak aurreko urtean ere prestakuntza bera emateko aukera izan zuten. 2022an pandemiaren ondoren digitalizazioaren aurrerapenak aztertzean, Konekta-tu zerbitzuaren beharra ikusi zuten. Honela, zortzi saioko prestakuntzak egin zituzten, adinekoei sare sozialen eta internetaren inguruko zalantzak argituz. Proiektuak izandako arrakasta ikusita, jarraipena ematea beharrezkoa ikusi dute.