Skip to main content

Monzon-Ganuza saria Amurizak jasoko du, Euskal Herriari eta euskarari eginiko ekarpenagatik

Gizartea

III. Monzon-Ganuza Euskal utopikoei saria Xabier Amurizak jasoko duela jakinarazi dute Bergarako Udalak eta Olaso Dorrea Fundazioak. Amurizaren ibilbideak Telesforo Monzonen eta Josefa Ganuzaren baloreekin bat egiten duela ikusita jasoko du saria; hala nola, herri honekiko maitasuna, euskarari eta kulturari emaniko lehentasuna, Nafarroaren garrantzia euskal historian edota batasunaren balioa. Martxoaren 16an Bergarako Seminarixoa aretoan jasoko du saria.