Skip to main content

Motibazio politikoko biktimei omenaldia Nafarroan

Gizartea

Gaizka Leitza Alduncin eta Leire Llano

2026, api. 16 - 13:04

Asteazken honetan eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen 81 biktimen errekonozimendu eta erreparazio ekitaldia burutu du Nafarroako Gobernuak Iruñeko Baluarte batzar jauregian.
2025ean zehar eta 2026ko lehenengo hiruhilekoan 81 pertsona aitortu dituzte biktima gisa eta errekonozimendua eta erreparazioa eman diete hirugarren ekitaldi publikoan. Bertan, biktima bezala aintzatetsitako pertsonak eta senitartekoez gain Nafarroako hainbat erakundetako ordezkariak egon dira ere: Nafarroako Gobernuko kideak, Parlamentukoak eta Arartekoa, besteak beste. Gainera, Kukai Dantza Taldeak jarri dio bere alea ekitaldiari alor artistikotik.

Ekitaldian Ana Ollo Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak, hartu du hitza. Ollok Txaro Echechipiari eskerrak eman dizkio bere lekukotzagatik eta honek "egiarako bide kolektiboan pausoak ematea merezi duela” adierazi du.

Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak “ekitaldi hau etorkizunerako konpromisoa dela” azpimarratu du.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista