Skip to main content

‘Mugak apurtu, zubiak eraiki’ lelopean, dozenaka herritarrek protesta egin dute Irun eta Hendaia artean

Gizartea

2022, aza. 02 - 15:11

Dozenaka herritarrek protesta egin zuten astearte honetan Irun eta Hendaia artean, hogei eragilek baino gehiagok antolatutako protestarekin bat eginez. Besteak beste, Irungo Harrera Sareak, Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeak, eta LAB sindikatuak babestu dute deialdia.

Bidasoa ibaiaren bi aldeetatik abiatu ziren, zutabe banatan eta manifestazioa egiteaz gain Avenida zubiko hesiak kendu zituzten. Bertan, salatu zuten Frantziako jendarmeek etengabe kontrol bat eduki ohi dutela eta, gainera, hala jarraituko dutela beste sei hilabetean behintzat.

Irungo Harrera Sareak emandako datuen arabera, kontrolak eragotzi eta seguruak ez diren bideetatik muga gurutzatzen saiatzeagatik, bederatzi lagun hil dira azken urteetan.

Hamaika Telebista