Mugikortasun autonomoko proiektu aitzindaria abiarazi du Gipuzkoak
Gizartea
2024, aza. 22 - 08:11
Gipuzkoako Foru Aldundiak LandaGO mugikortasun autonomoko eredu aurreratua garatzeko proiektua aurkeztu du Abaltzisketan. Ibilgailu jasangarria eta autonomoa izango da, proba pilotu fasean dagoena, eta datozen hilabeteetan ibiliko dena frogatuko den udalerrien artean. Helburu argia du egitasmo honek: Gipuzkoako landa inguruneko guneetako mugikortasuna eraldatzea, garraio publikoko sistemaren osagarri gisa, herri horietan bizi diren herritarren beharrak asetzeko.
Bi udalerri horietako biztanleek prototipoa frogatu ahal izango dute 2025eko martxotik abuztura bitartean ezarriko diren proba egunetan, esperimentazio fase honen zati gisa, beren iritziak partekatu ditzaten eta, horrela, ibilgailua etorkizuneko erabiltzaileen beharretara egokitu dadin.
Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusiak bere hitzaldian nabarmendu duenez, Europa mailan “mugikortasun autonomoan aitzindaria” den proiektua izango da eta “udalerri txikietako garraio aukerak eraldatzea” du helburu, udalerri horietan bizi diren herritarren ongizate sozial eta ekonomikoa hobetzeko balioko duen “zerbitzu berritzaile” bat garatuz.