Skip to main content

Azaroaren 30eko greba feminista orokorrerako deia egin dute Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Gizartea

2023, ira. 21 - 06:09

“Zaintza eredu publiko eta komunitario berri bat” eraikitzeko aldarria egin du mugimenduak hiriburu guztietan. Gasteizen Arabako Aldundian hasi dira aldarrikapenarekin, erakundearen “politika pribatizatzailea” salatzeko. Iruñean, Nafarroako mugimendu feministako eta mugimendu antiarrazistako kideek atzerritartasun legearen aurka ekimena egin dute. Donostian, sistema publikoa indartzea, zaintza zerbitzuen pribatizazioarekin amaitzea eta sektoreko lan baldintzak hobetzea exijitu dute. Bilbon, Mugimendu Feministak kalea moztu du Sabin Etxearen aurrean. Sistema kapitalista eta patriarkalean zaintzarako eskubidea "guztiz urratuta" dagoela adierazi dute.