Munduko lehen exoeskeleto pediatrikoa Gipuzkoan da; 15 haurrek probatu dute dagoeneko
Gizartea
2023, mar. 15 - 03:03
ATLAS 2030 exoeskeleto pediatrikoa modu autonomoan ibili ezin duten haurrentzat diseinatu da bereziki, eta munduan dagoen horrelako lehen aparatua da. Muskuluen funtzionamendua imitatzen du eta haurrei eusten eta ibiltzen laguntzen die. Goienetxe Aspace Gipuzkoak Donostian dituen instalazioetan egiten da terapia intentsiboa. Eta dagoeneko erabiltzen ari dira garun-paralisia eta antzeko mugimen-asaldurak dituzten 15 haurrekin.