Nafarroa ere harro, korrikarekin bat
Gizartea
2024, mar. 01 - 12:03
Atzo, AEK-k Iruñean egin zuen agerraldia, ekimenaren Nafarroako aurkezpen sozialean. Motorrak berotzen hasteko ekitaldia izan zen, Nafarroako Antzerki Eskolak bete zuten gizarteko alor desberdinetako gonbidatuen babesean ospatu zena. Martxoaren 16an Iruñetik pasatuko da Korrika.