Nafarroako Auzitegiak berretsi du ezin dela bertan behera utzi Miravalles-El Redin eskolaren hezkuntza ituna
Gizartea
2023, uzt. 12 - 04:07
Mutilak eta neskak bereizteagatik Batxilergoko hezkuntza ituna eten zuen Foru Gobernuak. Ekainean, Nafarroako Auzitegiak ebatzi zuen hitzarmen horri eutsi behar zitzaiola, ikastetxeari “konpondu ezinezko” kalterik ez eragiteko. Gobernuak helegitea jarri zuen haren aurka, eta auzitegiak erantzun dio orain.
Nafarroako Justiziaren arabera, Foru Gobernuak auzia “txarto bideratu” du helegitean. Auzitegiaren iritziz, auzian ez da zalantzan jartzen sexu bidezko bereizketa Konstituzioaren aurkakoa denik. Baizik eta ikasleen eskubideak bermatzen diren ala ez ebaztea.